Giro eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 30a

Goizeko behe-lainoa altxa ostean giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz.

Goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Haizeak hegotik ahul joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenek 18-19 graduan joaz goia.

Bihar antzeko giroarekin ekingo diogu asteburuari. Goizean behe-lainoa agertu arren, ez du luze iraungo eta altxa ostean giro eguzkitsua nagusituko zaigu. Berriz ere goi-hodeixkaren bat edo beste agertuko da zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Haizeak hego-mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, eguneko erdiko orduetan 22-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!