Dezente kaskartuko zaigu eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 25a

Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, nahiz eta, zeruan hodei asko ikusi, giro lasaia izango da.

Eguerdi aldera haizeak ipar-mendebaldera egin eta fronte bat iritsiko da, non horrekin zerua estali eta euritara joko duen. Zaparrada mardulak botako ditu arratsaldean zehar eta litro batzuk pilatuko dira, arratsalde ezatsegina utziz. Tenperatura balio altuenak goizean emango dira, non 16-18 graduak harrapatuko diren, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zaparradak ez dira ugariak izango eta aterrune batzuk izango dira, baina arratsaldean ugaritu egingo dira eta tarteka gainera mardul botako du. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik eta tenperatura jaitsi egingo da, maximoak 14-15 graduan geratuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!