Giro eder eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 24a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina behin hau altxa ostean zeru urdina nagusituko da egun osoz.

Arratsaldean goi-hodeiren bat edo beste azalduko da, baina trabarik egin gabe eguzkiari. Haizeak goizean hegotik ahul joko du; arratsaldean hego-mendebaldera egin eta zakartu egingo da, bolada zakarrak utziz, batez ere, mendi inguruetan. Termometroek gora egin eta balio altuenek 20-21 graduan joko dute goia.

Dezente kaskartuko zaigu eguraldia. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, nahiz eta, zeruan hodei asko ikusi, giro lasaia izango da. Eguerdi aldera haizeak ipar-mendebaldera egin eta fronte bat iritsiko da, non horrekin zerua estali eta euritara joko duen. Zaparrada mardulak botako ditu arratsaldean zehar eta litro batzuk pilatuko dira, arratsalde ezatsegina utziz. Tenperatura balio altuenak goizean emango dira, non 16-18 graduak harrapatuko diren, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!