Kaskartzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 23a

Eguna giro lasaiarekin hasiko badugu ere, orduek aurrera egin ahala kaskartu egingo da.

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango ditugu. Eguerditik aurrera ordea, haizeak ipar-mendebaldera egin, zerua estali eta euritara joko du. Zaparradak ez dira mardulak izango, baina arratsaldea ezatsegin xamarra geratuko da. Termometroek behera egin eta ez dira 18-19 gradutik pasako.

Giro eder eta sanoa izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina behin hau altxa ostean zeru urdina nagusituko da egun osoz. Arratsaldean goi-hodeiren bat edo beste azalduko da, baina trabarik egin gabe eguzkiari. Haizeak goizean hegotik ahul joko du; arratsaldean hego-mendebaldera egin eta zakartu egingo da, bolada zakarrak utziz, batez ere, mendi inguruetan. Termometroek gora egin eta balio altuenek 20-21 graduan joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!