Eguzkitsu eta epel

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 22a

Giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro polita izango dugu.

 Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta zerua estaltzen joango da, azken orduetan giro estalia geratuko zaigularik. Hala ere, ez du euririk egingo. Tenperatura jaitsi eta 20-21 graduan joko du goia.

Hobetzera egingo du eguraldiak. Goizean hodeitza handi samarra eta euri pixka bat ere izango dugu. Eguerditik aurrera erabat atertu eta ostarte politak zabalduko dira. Haizeak goizean mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean hego-mendebaldekoa finkatuko delarik. Termometroek koskatxo bat behera egin eta maximoa 19-20 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!