Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 21a

Berriz ere erdi eta goi-mailako hodei ugari ikusiko dugu zeruan gaur, baina ez da euririk espero.

Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du, bereziki egunaren lehen zatian eta termometroek gora egingo dute, maximoa 22-23 graduan errendituz.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro polita izango dugu. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta zerua estaltzen joango da, azken orduetan giro estalia geratuko zaigularik. Hala ere, ez du euririk egingo. Tenperatura jaitsi eta 20-21 graduan joko du goia.

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!