Giro argi eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 20a

Udazken ukituko giroa izango dugu. Zeruan egun osoz erdi eta goi-mailako hodei asko ikusiko dugu, baina hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro argia eta lasaia izango da.

Haizeak hego-ekialdetik joko du, egunaren bigarren zatian oso zakar eta termometroek 20-22 graduan joko dute goia.

Bihar antzeko giroa izango dugu. Berriz ere erdi eta goi-mailako hodei ugari ikusiko dugu zeruan eta uneren batean euri zaparradaren bat edo beste botatzea ez da baztertzen. Hala ere, oso euri gutxi botako du eta giroa lasaia izango da. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du, bereziki egunaren lehen zatian eta termometroek gora egingo dute, maximoa 22-23 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!