Gora egingo du tenperaturak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 18a

Giro egonkorra eta are epelagoa izango dugu gaur.

Berriz ere goiz hotza izan ondoren, zeruan goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguzkiari batere trabarik egin gabe. Gainera hodei horiek ez dira ugariak izango beraz, egun osoz giro eguzkitsua izango dugu. Haizeak ekialdeko ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, goia 16-18 graduan joaz eguneko erdiko orduetan.

Astea antzeko joerarekin hasiko dugu. Hego-ekialdeko haizea indartu egingo da eta horrekin erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusiko ditugu. Hala ere, hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik izango eta giro lasaia eta argia izango da. Termometroek beste koskatxo bat gora egin eta maximoak 17-19 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!