Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 17a

Giro eguzkitsu eta lasaia izango dugu aspaldiko partez.

Goiz hotz baten ostean, zerua ez da erabat garbi geratuko, tarteka goi-hodei batzuk ikusiko ditugulako, baina hodei hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da egun osoz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenek 15-17 graduan joko dute goia.

Giro egonkorra eta are epelagoa izango dugu bihar. Berriz ere goiz hotza izan ondoren, zeruan goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguzkiari batere trabarik egin gabe. Gainera hodei horiek ez dira ugariak izango beraz, egun osoz giro eguzkitsua izango dugu. Haizeak ekialdeko ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, goia 16-18 graduan joaz eguneko erdiko orduetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!