Haizeak aldakor joko du, arratsaldean ekialdetik finkatuko da. Termometroek zertxobait gora egin eta balio altuenak 13-14 graduan geratuko dira.
Bihar ere giro eguzkitsu eta lasaia izango dugu aspaldiko partez. Goiz hotz baten ostean, zerua ez da erabat garbi geratuko, tarteka goi-hodei batzuk ikusiko ditugulako, baina hodei hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da egun osoz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenek 15-17 graduan joko dute goia.