Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 15a

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu. Euri zaparradak egun osoz izango ditugu, indartsuago eta mardulago egunaren lehen zatian botako duelarik.

Arratsaldean tartekatuago eta ahulago botako du. Haizeak iparraldetik ahulago joko du eta tenperatura ez da 12-13 gradutik pasako. Argitzera egingo du eguraldiak bihar. Goizaldean oraindik euri tantaren bat eroriko da, baina goizean bertan atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, arratsaldean giro nahiko polita geratuko zaigularik. Haizeak aldakor joko du, arratsaldean ekialdetik finkatuko delarik. Termometroek zertxobait gora egin eta maximoa 13-14 graduan geratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!