Euria nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urr. 13a, 06:59

Giro kaskarra izango dugu gaur. Goizean zeru estalia izango dugu eta euria sarri eta mardul botako du.

Arratsaldeko lehen ordutik, ilunabar aldera arte lasaialditxoa izango du giroak, non euria oso urria izango den. Ilunabarretik aurrera berriz ere euria sendo botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura ez da 12-13 gradutik pasako.

Bihar giro euritsua izango dugu berriz ere. Egun osoz zerua estalirik agertuko da eta euria mardul eta nahiko etengabe botako du. Tarteka zaparradak gogorrak izango dira eta litro dezente pilatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturak koskatxo bat behera egingo du, maximoak 11-12 graduan geratuz. Elur-mailak ere behera egin eta 1.300 metrotik gora botatzen duena elurretan izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!