Fronte baten eraginpean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 11

Giro hotza eta tristea. Beste fronte batek eragingo digu eta honek zeru estalia eta euria ekarriko dizkigu.

Goizean zaparradak tartekatuak eta nahiko ahulak izango dira, baina eguerditik aurrera indarra hartuko dute eta ugaritu egingo dira, arratsalde petrala utziz. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta termometroek beheranzko bideari eutsiko diote, balio altuenak 12-13 gradutik ez dira pasako.

Astea giro kaskarrarekin hasiko dugu. Euri zaparradak ugariak eta mardulak izango dira, gehienbat egunaren lehen zatian eta giro kaxkarra izango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango, 12-13 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!