Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 10a

Goizean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euria utziko dizkigu.

Zaparradak mardulak eta ugariak izango dira egunaren lehen zatian. Ondoren frontea pasa ostean, ostarte batzuk ikusiko dira tarteka eta giro lasaiagoa geratuko zaigu, nahiz eta, tarteka zaparradaren bat edo beste bota. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar xamar joko du eta tenperatura balio altuenek koska polita behera egingo dute, 15-16 graduan joaz goia.

Biharkoan giro hotza eta tristea izango dugu. Beste fronte batek eragingo digu eta honek zeru estalia eta euria ekarriko dizkigu. Goizean zaparradak tartekatuak eta nahiko ahulak izango dira, baina eguerditik aurrera indarra hartuko dute eta ugaritu egingo dira, arratsalde petrala utziz. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta termometroek beheranzko bideari eutsiko diote, balio altuenak 12-13 gradutik ez dira pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!