Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 9a

Eguraldiak aldatzeko traza hartuko du. Goizean giro polita izango da, hodeiak eta ostarteekin eta giro argiarekin. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera hodeitza trinkotzen hasiko da.

Gainera hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta horrekin tenperatura atsegina izango dugu, balio altuenak 19-20 graduan geratuko dira. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera, haizeak ipar-mendebaldera egin eta hodeitza trinkotzen hasiko da, egun amaierarako zerua estalirik geratuko da. Azken orduetan euri-langar pixka bat egingo du.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euria utziko dizkigu. Zaparradak mardulak eta ugariak izango dira egunaren lehen zatian. Ondoren frontea pasa ostean, ostarte batzuk ikusiko dira tarteka eta giro lasaiagoa geratuko zaigu, nahiz eta, tarteka zaparradaren bat edo beste bota. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar xamar joko du eta tenperatura balio altuenek koska polita behera egingo dute, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!