Giro nahiko argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 6a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro nahiko argia izango dugu.

Eguerdi/arratsaldeko lehen ordutik aurrera haizeak mendebaldeko ukitua hartu eta hodeitza trinkotu egingo da. Arratsaldean zehar zaparrada ahulen bat edo beste izango da. Tenperaturak gora egin eta maximoak 20-21 graduan kokatuko dira.

Alderantzizko joera emango da bihar. Goizean fronte txiki baten eraginpean izango gara eta horrekin hodeitza handia eta euri zaparrada batzuk izango dira. Ez du euri asko botako baina goiza tristea izango da. Arratsaldean pixkanaka atertzeko joera hartuko du eta eguna amaitzerako ostarte batzuk irekiko dira. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz hego-mendebaldetik eta tenperatura maximoak antzeko balioetan mugituko dira,  20-21 graduan geratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!