Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 4a

Giro euritsuarekin jarraituko dugu. Goizean beste fronte bat sartuko zaigu eta giro euritsua utziko digu.

Arratsaldean zaparradak urriagoak eta tartekatuagoak izango dira, baina ez du erabat atertuko eta giro tristearekin jarraituko dugu. Haizeak mendebaldetik zakar jotzen jarraituko du eta 13-14 graduan kokatuko dira balio altuenak.

Euri giroarekin jarraituko dugu astelehenean, nahiz eta, ez den hainbeste egiterik espero. Zaparrada batzuk izango dira egunean zehar, baina ez dira oso mardulak eta ugariak izango eta tarteka une lasai batzuk izango dira. Haizeak mendebaldetik joko du, baina indarra galduko du eta tenperatura maximoa igo egingo da, 16-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!