Goizean goizetik zerua estalita mantenduko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 3a

Giro euritsua izango dugu gaur. Goizean goizetik zerua estalita mantenduko da eta euria mardul botako du.

Zaparradak egun guztian botako ditu eta, batez ere, goizean mardulak eta oso ugariak izango dira. Arratsalde partean tartekatuago botako du. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du, oso zakar eta tenperaturak behera egingo du, balio altuenak 13-14 graduan errendituz. Elur-maila egunaren hasieran 1.200-1.300 metrotan kokatuko da, baina goizean bertan azkar batean gora egingo du.

Giro euritsuarekin jarraituko dugu igandean. Goizean beste fronte bat sartuko zaigu eta giro euritsua utziko digu. Arratsaldean zaparradak urriagoak eta tartekatuagoak izango dira, baina ez du erabat atertuko eta giro tristearekin jarraituko dugu. Haizeak mendebaldetik zakar jotzen jarraituko du eta 13-14 graduan kokatuko dira balio altuenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!