Aldaketa arratsaldetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 30a

Giro politak jarraipena izango du gaur, goizean behintzat. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu.

Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta eguraldia aldatzen hasiko da. Pixkanaka mendebaldetik hodeiak ugarituko dira eta eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Tenperatura maximoa igo eta 22-23 graduan joko du goia.

 

Giroa kaskartu egingo zaigu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek giro estalia eta euria ekarriko dizkigu. Euri zaparradak gehienbat goizean emango dira eta nahiz eta tarteka mardul bota, ez da espero euri asko egiterik. Arratsaldean pixkanaka atertu eta eguna giro lasaiarekin amaituko dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hego-mendebaldetik kokatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da eta maximoak ez dira 19-20 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!