Gaurkoan euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparrada batzuk botako ditu egun osoan zehar eta azken orduetan hobekuntzatxo bat nabarituko den arren, giro kaskarra izango da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoa antzeko mantenduko da, 16-17 graduan joaz goia.