Fronte berri baten bisita izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 27a

Fronte berri baten bisita izango dugu gaurkoan eta honek euri asko utziko du.

Egun osoan zaparrada mardulak eta oso ugariak izango dira. Soilik azken orduetan nabarituko da hobekuntzatxo bat. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta indar pixka bat galduko du. Tenperaturak beste koska pare bat igo eta altuenak 16-17 graduan errendituko dira.

Bihar euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparrada batzuk botako ditu egun osoan zehar eta azken orduetan hobekuntzatxo bat nabarituko den arren, giro kaskarra izango da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoa antzeko mantenduko da, 16-17 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!