Giro kaskarra berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko ira. 26a, 06:59

Egun osoz zerua estalirik mantenduko da eta euri-giroa nagusituko da berriz ere.

Gaur ere giro kaskarra izango dugu. Ostiralarekin alderatuz euri gutxiago botako du. Aterruneak luzeagoak izango dira eta zaparradak ez dira hain mardulak izango. Hala ere, giro bustia izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 14-15 graduan errendituko dira.

Bihar ildo beretik jarraituko du eguraldiak.  Fronte berri baten bisita izango dugu eta honek euri asko utziko du. Egun osoan zaparrada mardulak eta oso ugariak izango dira. Soilik azken orduetan nabarituko da hobekuntzatxo bat. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta indar pixka bat galduko du. Tenperaturak beste koska pare bat igo eta altuenak 16-17 graduan errendituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!