Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 25a

Ipar-mendebaldeko haize zakarrak hodeitza handia, hotza eta euria ekarriko dizkigu gaurkoan.

Zerua estalirik mantenduko da egun osoz eta euria erruz egingo du. Zaparradak mardulak eta oso ugariak izango dira egun osoz eta gainera ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere egin lezake. Tenperaturak nabarmen behera egingo du eta balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako, ordu askotan horren azpitik geratuko dira.

Bihar ere giro kaskarra. Egun osoz zerua estalirik mantenduko da eta euri-giroa nagusituko da berriz ere. Ostiralarekin alderatuz euri gutxiago botako du. Aterruneak luzeagoak izango dira eta zaparradak ez dira hain mardulak izango. Hala ere, giro bustia izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 14-15 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!