Udazken kutsuko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 24a

Udazkeneko eguraldia izango dugu gaur. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria sarri botako du. 

Zaparrada mardulenak egunaren bigarren zatian eta azken orduetan emango dira, non tarteka ekaitzak jo dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, zakar tarteka eta tenperaturak behera egingo du nabarmen, maximoa 18-19 graduan errendituz.

Bihar eguraldi makurra izango dugu berriz ere. Fronte sendo batek eta ipar-mendebaldeko haizeak euri asko utziko digute egun osoan zehar. Zaparrada mardulak botako ditu, nahiko sarri gainera eta tarteka ekaitzak jo eta txingorra ere egin lezake. Tenperatura nabarmen etorriko da behera eta maximoa ez da 13-14 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!