Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 23a

Goizean berriz ere giro argia izango da, hodei eta ostarteekin. Arratsaldean hodeitza berriz ere trinkotuko da.

Eguna ostarteekin hasiko dugu,  baina egunaren amaieran euritara joko du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, maximoa 23-25 gradu bitartean errendituz.

Bihar udazken kutsuko giroa izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria sarri botako du. Zaparrada mardulenak egunaren hasieran eta azken orduetan emango dira, non tarteka ekaitzak jo dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, zakar tarteka eta tenperaturak behera egingo du nabarmen, maximoa 18-19 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!