Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 22a

Goizean giro argiagoa izango dugu gaur, hodeiak eta ostarteekin eta giro lasaiarekin.Arratsaldean hodeitza trinkotuko da.

Eguna giro argiarekin hasiko dugu eta orduek aurrera egin ahala hodeitza trinkoagoa izango da eta ez da baztertzen zaparradaren bat egitea. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperaturak ez dira 20-22 gradutik pasako.

Bihar ere antzeko giroa izango dugu. Goizean berriz ere giro argia izango da, hodei eta ostarteekin. Arratsaldean hodeitza berriz ere trinkotu egingo da eta egun amaieran euritara joko du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, maximoak 23-25 gradu bitartean errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!