Hodeitza trinkotuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 20a

Antzeko giroa berriz ere. Goiza lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ateri mantenduko da.

Eguerditik aurrera berriro ere hodeitza trinkotu egingo da eta euri pixka bat bueltan izango da, gehienbat ilunabar alderako. Hala ere, oso gutxi botako du. Haizeak ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 24-25 graduan geratuz.

Astea giro kaskarrarekin hasiko dugu. Egun osoz hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek zaparradak utziko dizkigute egun osoan zehar. Gainera tarteka mardul botako du. Haizeak ipar-mendebaldeko norabidea izango du eta tenperatura maximoa antzeko balioetan mugituko da, eguneko erdiko orduetan 24-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!