Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 19a

Giro nahasiarekin jarraituko dugu. Goizean hodeiak nagusitu arren, ostarte batzuk ere ikusiko dira eta orokorrean giro lasaia izango dugu.

Eguerditik aurrera hodeitza trinkotu egingo da eta barnealdetik zaparrada batzuk sartuko dira. Zaparrada tarteka mardulak izango dira eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 27-28 graduan errendituz.

Bihar antzeko giroa izango dugu berriz ere. Goiza lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ateri mantenduko da. Eguerditik aurrera berriro ere hodeitza trinkotu egingo da eta euri pixka bat bueltan izango da, gehienbat ilunabar alderako. Hala ere, oso gutxi botako du. Haizeak ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 24-25 graduan geratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!