Ezegonkortasuna areagotuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 18a

Goizean hodeitza handia izan arren, giro lasaia eta nahiko argia izango dugu.

Ezegonkortasuna areagotuko zaigu gaur.  Arratsaldean bero-hodeiak ugaritu eta zaparradaren bat edo beste izango dugu, ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Hala ere, euri gutxi egingo du. Haizeak hegotik joko du, bizi, eta termometroek zertxobait behera egingo dute, balio altuenak 30-31 graduan errendituz.

Bihar ere giro nahasiarekin jarraituko dugu. Goizean hodeiak nagusitu arren, ostarte batzuk ere ikusiko dira eta orokorrean giro lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera hodeitza trinkotu egingo da eta barnealdetik zaparrada batzuk sartuko dira. Zaparrada tarteka mardulak izango dira eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 27-28 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!