Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 16a

Antzeko giroarekin jarraituko dugu gaur. Zerua erdi eta goi-mailako hodeiez estaliago agertuko da orokorrean.

Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk utziko. Arratsaldean ekaitz arrisku txiki bat izango da, baina orokorrean behintzat ateri eutsiko dio. Haizeak hego-ekialdetik bizi samar joko du eta tenperatura maximoa antzeko balioetan mugituko da, 32-33 graduan joaz goia.

 

Bihar ezegonkortasuna areagotuko zaigu. Goizean hodeitza handia izan arren, giro lasaia eta nahiko argia izango dugu. Arratsaldean bero-hodeiak ugaritu eta zaparradaren bat edo beste izango dugu, ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Haizeak hegotik joko du, bizi, eta termometroek zertxobait behera egingo dute, maximoa 30-31 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!