Lasai eta bero:

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 15a

Giro nahiko lasaia eta beroa izango dugu gaur. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan zaparradaren bat edo beste egin dezakeen arren, gainontzeko orduetan giro ateria izango da, nahiz eta, zeruan hodeigune asko ikusi.

Haizeak goizean hegotik joko du, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura maximoa 30-31 gradun errendituko da.

Bihar ere bero egingo du. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu tartekatuta egun guztian zehar, baina orokorrean giroa nahiko argia izango da eta ateri eutsiko dio. Haizeak hego-ekialdeko ukitua hartuko du eta termometroak igo egingo dira, maximoa 32-33 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!