Tenperaturak gora egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 13a

Giro beroa. Berriz ere egun osoan zehar giro eguzkitsua nagusituko da.

Goi-hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina ez dute garrantzirik izango. Haizeak hegotik joko du egun osoan eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, bero handi samarra utziz. Tenperatura balio altuenak 32-33 gradutan errendituko dira. 

Giroa ezegonkortu egingo da astelehenean. Goizean giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteekin. Arratsaldean hegoaldetik zaparrada batzuk sartzen joango dira, gehienbat iluntze-gau partean eragingo digutelarik. Ez da baztertzen ekaitz punturen bat izatea. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura maximoa 30-32 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!