Bero egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 12a

Giro eguzkitsua eta bero samarra. Aurreko egunetan bezala, goizean goizetik giro eguzkitsua izango da eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du.

Arratsalde partean goi-hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina ez dute garrantzirik izango. Haizeak goizean hegotik joko du, baina arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Termometroek gora egin eta balio altuenak 28-29 graduan joko dute goia.

Bihar ere giro beroa izango dugu. Berriz ere egun osoan zehar giro eguzkitsua nagusituko da. Goi-hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina ez dute garrantzirik izango. Haizeak hegotik joko du egun osoan eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, bero handi samarra utziz. Tenperatura balio altuenak 32-33 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!