Uda-sasoiko eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 11

Goizean hodeixka batzuk agertuko dira gaur ere, baina garrantzirik gabeko hodeiak izango dira.

Eguerdirako garbitu eta giro eguzkitsua nagusituko da arratsalde osoan. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 27-28 graduan joaz goia.

Bihar ere giro eguzkitsua nagusituko da. Aurreko egunetan bezala, goizean goizetik giro eguzkitsua izango da eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du. Arratsalde partean goi-hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina ez dute garrantzirik izango. Haizeak goizean hegotik joko du, baina arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Termometroek gora egin eta balio altuenak 28-29 graduan joko dute goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!