Giro egonkorrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 10a

Gaurkoan ere giro eguzkitsu eta egonkorra izan dugu. Goizean hodei batzuk agertuko dira eta zerua ez da aurreko egunetan bezain argi agertuko, hala ere.

Goizeko hodeiak eguerdirako desagertuko dira eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Haizeak iparraldetik joko du eta termometroak antzeko balioetan mugituko dira, maximoa 26-27 gradu bitartean errendituz.

 

Bihar ere uda-sasoiko giro ederra izango dugu. Goizean hodeixka batzuk agertuko dira berri zere, baina garrantziarik gabeko hodeiak izango dira. Eguerdirako garbitu eta giro eguzkitsua nagusituko da arratsalde osoan. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura maximoa zertxobait igoko da, 27-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!