Bero handiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 9a

Giro eguzkitsua berriz ere. Goizean goizetik zeru urdina nagusituko da eta egun osoz halaxe mantenduko zaigu. Bero handiagoa egingo du.

Giro eguzkitsua eta are beroagoa izango dugu gaur. Goizean goizetik zeru urdina nagusituko da eta egun osoz halaxe mantenduko zaigu. Haizeak ipar/ipar-ekialdeko ukitua izango du eta tenperatura maximoa koska pare bat igoko da, eguneko erdiko orduetan 26-27 graduan joaz goia.

 

Bihar giro eguzkitsu eta egonkorrarekin jarraituko dugu. Goizean hodei batzuk agertuko dira eta zerua ez da aurreko egunetan bezain argi agertuko. Hala ere, eguerdi, arratsaldeko lehen ordurako garbituko du eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Haizeak iparraldetik joko du eta termometroak antzeko balioetan mugituko dira, maximoa 26-27 gradu bitartean errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!