Giro zoragarria

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 8a

Giro ederra izango dugu gaur. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguzkia jaun eta jabe izango da egun osoan, eta giro urdin eta eguzkitsuaz gozatu ahalko da.

Giro zoragarria izango dugu. Goi-hodeixkaren bat agertuko da arratsaldean baina garrantziarik gabeko hodeiak izango dira. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta termometroek 24-25 graduan joko dute goia.

 

Bihar ere giro eguzkitsua gailenduko da eta bero handiagoa egingo du. Goizean goizetik zeru urdina nagusituko da eta egun osoz halaxe mantenduko zaigu. Haizeak ipar/ipar-ekialdeko ukitua izango du eta tenperatura maximoa koska pare bat igoko da, eguneko erdiko orduetan 26-27 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!