Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 6a

Giro freskoa eta tristea izango dugu gaur. Egun osoz zeruan hodei tapaki handia izango dugu.

Egunaren hasieran eta amaieran zerua estalirik agertuko delarik. Une horietan euri-langar pixka bat izango da, baina oso gutxi botako du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura maximoa are gehiago jaitsiko da, 18-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!