Tenperaturak behera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 5a

Askoz giro freskoagoa izango dugu gaur. Goizean goizetik giro estaliagoa izango dugu. Zerua ez da erabat estalirik mantenduko baina orokorrean hodeiak nagusituko dira.

Eguna amaitzean hodeitza are gehiago trinkotuko da eta ez da baztertzen euri-langar pixka bat egitea. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoa asko jaitsiko da, goia 20-22 gradu bitartean joaz.

 

Bihar ere giro freskoa eta tristea nagusituko da. Egun osoz zeruan hodei tapaki handia izango dugu, egunaren hasieran eta amaieran zerua estalirik agertuko delarik. Une horietan euri-langar pixka bat izango da, baina oso gutxi botako du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura maximoa are gehiago jaitsiko da, 18-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!