Giro urdin eta eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 4a

Atzo bezala, gaurkoan giro beroa izango dugu. Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, giro urdin eta eguzkitsua izango dugu.

Bero egingo du gaurkoan ere. Haizeak goizean hego ukitua izango du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik, eta tenperatura maximoa asko igoko da, 32-34 graduan joko duelarik goia. Arratsaldean ipar-mendebalarekin freskatuko du, hala ere.

Biharkoan askoz giro freskoagoa izango dugu. Goizean goizetik giro estaliagoa izango dugu. Zerua ez da erabat estalirik mantenduko, baina orokorrean hodeiak nagusituko dira. Eguna amaitzean hodeitza are gehiago trinkotuko da eta ez da baztertzen euri-langar pixka bat egitea. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoa asko jaitsiko da, goia 20-22 gradu bitartean joaz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!