Bero handiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 3a

Udako giroa izango dugu gaurkoan ere. Giro eguzkitsua izango dugu eta bero handiagoa egingo du.

Goizean goizetik zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta tarteka goi-hodeiren bat edo beste ikusi. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatzeko eta tenperatura maximoa igo egingo da, 27-28 gradu bitartean joaz goia.

Bihar ere bero egingo du. Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, giro urdin eta eguzkitsua izango dugu. Haizeak goizean hego ukitua izango du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura maximoa asko igoko da, 32-34 graduan joko duelarik goia. Arratsaldean ipar-mendebalarekin freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!