Giro eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 2a

Goizean goi-hodei batzuk agertu arren, eguerditik aurrera desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua nagusituko da gaur.

Giro eguzkitsu eta epela izango dugu gaurkoan. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta termometroek koskatxo bat egingo dute gora, tenperatura maximoa 24-25 graduan errendituz.

Giro eguzkitsuak jarraipena izango du bihar eta bero gehiago egingo du. Goizean goizetik zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka goi-hodeiren bat edo beste ikusi eta egun osoan zehar halaxe eutsiko dio. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatzeko eta tenperatura maximoa igo egingo da, 27-28 gradu bitartean joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!