Eguraldi iragarpena

Eguraldi euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko maiatzaren 17a

Aurreko egunetako giro eguzkitsua alde batera utzi eta eguraldi euritsu eta freskoa bueltan izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu, zeruan hodei asko pilatuko zaizkigu eta tenperaturaren beherakada nabrmena izango da.

Bihar, egunaren lehen zatian espero ditugu euri zaparrada handienak, baina, egun osoan zehar euritan jarraituko dugu. 13-15 graduko maximoak izango ditugu.

Igandean, tenperatura antzeko balioetan ibiliko da, zeruan hodei dezente pilatuko zaizkigu, eta badirudi goizean egingo duela euri gehien.

Datorren asteari begira, astelehenean giro nahasiarekin jarraituko dugu. Tenperaturak zertxobait epelduko zaizkigu, eta hori izango da joera astean zehar. Hori bai, pilatutako beroaren eraginez, egunero ezegonkortasuna izango dugu, eta ekaitzetarako aukera egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!