Kale Kantoitik

Egin dezagun euskeraz!

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika 2017ko mar. 15a, 14:04

Zain pasa ostean hainbeste denbora
Otxandion hasiko da
aurtengo KORRIKA
eta furgoneta baten atzetik korrika
euskal herri osoko euskaldunak
igaroko dituzte hamaika egunak

AEKren proposamena
herriak bere egin duena.
lehen aldiz larogeita batean
eta bat batean
bimila eta hamazazpian
euri eta eguzki azpian
milaka lagun goaz tipi tapa
gure aldarri eta pankarta
gutxiagorako ez da ta!

Hogei ez al dira batzuk?
Hitz bat nik, beste bat zuk.
Orain zuk, orain nik,
maiz txanda eman ezinik
nahiz eta ibiltzen geran gu,
ixiltzeko ez da berandu,
ta ikasteko ere ez
nahiz ta zaila eman berez,
ez da horren zaila, hara;
borondate kontua da.

Hamaika egunez herriz herri
euskaldun zahar eta berri
hamaika egunez etengabe
gure malla eta zapatilla pare
euskararen alde
Euskal Herria zeharkatuz aldenik alde.

Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa
euskaraz eraiki nahi dutelako geroa
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba
Zazpi probintzi ez al gara ba?
Eta bukatu Nafarroan,
lekukoa altxaz, harro han!

Lekukoa eskuz esku
pasa arren denek estu
heltzen diote indarrez.
Askotan halabeharrez
hizkuntzari heldu bezela,
bagenekielako bestela
galdu egingo zela.

Guretzat zer den hizkuntza?
Bizimodu baten funtsa.
Teilatua eta oinarria
mimoz, neurrira jarria,
berezia ta bakarra,
bizia eta azkarra,
jolaserako egina;
nahiz eta bere zeregina
doan askozaz harago.
Eta zein zeregin izan?
Beste gauza denen gisan,
gure esku ez al dago?

Euskaldun eta euskaltzale;
hizkuntza baten maitale
gerala erakus dezagun
hizkuntza zaharrean jardun.
Egin dezagun eginahala
KORRIKAn egiten dugun bezala
pentsatuz gu lo gauden bitartean
Euskal Herriko beste partean
korrika ari direla izerditan,
arnasari buelta eman ezinik erditan.
Baina horixe da militantzia
eta herri hau horretan dago jantzia.


Nahiz lekukoak eraman berea
ta hark duen boterea,
hauxe da nere mezua:
hartu hizkuntzarekiko konpromezua.
Maitatu eta gozatu.
Berriek pixkanaka osatu
eta zaharrek mantendu,
ez pisurik kendu.
Euskalduna berezia bada
horregatik baita beharbada,
beraz,
egin dezagun euskeraz!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!