BERTSOA

Eskerrik asko, Pili!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Haritz Mujika 2025eko irailaren 19a

Doinua: Haizea dator iparraldetik.

Asteasuren etorkizuna

zenean bide hertsia

aurkeztu zinen, aldatu asmoz

generaman inertzia.

Tranpazuloak garen herrian

izan duzu trebezia

parekideki aplikatzeko

legeen katekesia.

Orain bazoaz, izan ostean

bost mila egunez ia

gure alkate eta ordezkari

leiala eta miretsia.

Datorrena ere izan dadila

ederra eta berezia.

Goza dezazun opa dizugu

erretiro merezia!

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!