"San Migel zero-zeroak" ere badu bere grazia

San Migel eguna baino bi egun lehenago ospatu zen urteroko bertso saioa Iruran eta saio horixe izan da ardatz irratsaioan.

"San Migel zero zero/ izango da baina" kantatu zuen Oihana Iguaranek agurrean, baina ez zen hargatik graziarik gabeko saioa izan. Eskualdeko Oihana Iguaranek eta Aitor Mendiluzek kantatu zuten, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batera. Gai-jartzaile Amaia Agirre villabonarra.
 
Irratsaio amaierako kantua: "Otarxo utsa" (Hitzak: Xabier Lizardi; musika: Benito Lertxundi).

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!