(H)ari naizela

Berastegiko ikasturte amaierako bertso saioa ardatz

Apirilean, Gipuzkoa Bertsotanen atarian, Alkizan eta Galtzaundi tabernan ospatutako bertso saioetako bertsoaldiak ere entzun dira.

(H)arituz ari da bertso-eskolen ikasturtea amaitzen eta horrekin batera, urte osoan ikasitakoa plazaratzeko unea da hau. Berastegin ere ekainaren 10ean egin zuten bertso-saioa eta bertako ale batzuk ekarri ditugu. Unai Mendizabal (H)arituzeko koordinatzailearen aginduetara honako taldea jardun zen: Jon Urkizar, Oihana Aranzabal, Nahaia Azkue, Manex Uharte, Mikel Garmendia, Lorditz Garmendia, Eneko Bereau, Lax Hernandez eta Aiara Agirrezabala.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!