BTN17ko finaleko irabazleak!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko abenduaren 13a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sarrerak lortzeko audio mezuak jasotzen aritu gara Hari naizela bertso saioan. Guztira, 13 bertso jaso ditugu eta gaur egin ditugu zozketak. 

Laida Mendiluzeren bertsoa izan da bertsorik onena, eta jasotako audio guztien artean egindako zozketan Joseba Gil izan da irabazlea. Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, eta irabazleek goza dezatela finalaz!

Horretaz gain, atarikideentzat ere BI SARRERA zozkatzen ari gara eta bihar eguerdira arteko epea duzue izena emateko. 

GOGORATU! Finaleko porra ere martxan dugu www.ataria.eus webgunean, eta irabazten duenak Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera lortuko ditu. Egin ezazue apustu! 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!