Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'Felix' 2017ko apirilaren 11

Goirik jo ez arren, saio ona 1 1491916934298
Goirik jo ez arren, saio ona 2 1491916941111
Goirik jo ez arren, saio ona 3 1491916947115
Goirik jo ez arren, saio ona 4 1491916952607
Goirik jo ez arren, saio ona 5 1491916958547
Goirik jo ez arren, saio ona 6 1491916963947
Goirik jo ez arren, saio ona 7 1491916969745
Goirik jo ez arren, saio ona 8 1491916974686
Goirik jo ez arren, saio ona 9 1491916980501
Goirik jo ez arren, saio ona 10 1491916986659
Goirik jo ez arren, saio ona 11 1491916992339
Goirik jo ez arren, saio ona 12 1491916998758
Goirik jo ez arren, saio ona 13 1491917005168
Goirik jo ez arren, saio ona 14 1491917010859
Goirik jo ez arren, saio ona 15 1491917016499

Sagardotegian 70 lagun bazkaltzen eta zalaparta eta txotx artean ospatu zen igande bazkalostean eskualdeko bertso-derbia. Etxeko taldea 26+ eta etxean bezala sentitu zen Am…ona.

Sagardotegiko menuak eta sagardoak emandako indarrarekin jendeari hasieran isiltzea kosta bazitzaion ere saio ona egitea lortu zuten Amaia Agirrek, Ander Goikoetxeak, Beñat Iguaranek, Iñigo Gorostarzuk, Adur Gorostidik eta Txomin Azpirozek Oier Urkolaren agindutara.

Txomin eta Beñat ikasleak zigortutako ikasleen paperean txukun jardun ziren Iparragirren, Beñat ikasle gaiztoa eta Txomin beldurtiagoa. Segidan izan ziren zortziko txikian Ander loak hartu duen aita eta Adur ipuina entzuten ari zen semea. Azkenean semeak amaren ohera joan behar izan zuen. Lehen atala amaitzeko Iñigo eta Amaiak tonu serioagoan ETAren armagabetzea ahalbideratu duten gizarte zibilekoen lekutik kantatu behar izan zuten.

Bigarren zatian puntu erantzunetan bikain errematatu zuten Iñigok jarraian jokatuko zen finalaz eta Aste Santuetako prozesioaz Anderrek. Batez ere, azken honen puntutako lanak txunditu zituen bertaratutakoak. Jarraian, bakarka, Beñatek Erramu Egunean ikusitako amonari jarraika, “baxo erdia hartu” zuen “batere pagatu gabe”. Arnas estu gehiago izan zuen Adurrek Korrika Amezketan pasatu ostean bere bidean Abaltzisketan gora eta gogoeta interesgarria utzi zuen, araroa ez ote den galdetuz “gure hizkuntzak bizirauteko/ korrika egin beharra”. Bigarren zatia amaitzeko Amaia eta Txomin puntutan jardun ziren librean, baina sei bertso gutxitxo geratuta besteren bat ere oparitu zioten entzuleari.

Amaitzeko taldeka Pello Zabala eta Oihana Iguaran pertsonaia ezkutuak asmatu behar izan zituzten eta segidan koplatan jardun Nerea Sagastumeren trikiti laguntzaz, taldeka. 26+ekoak 10.000€ tokatu eta zertan gastatu ez dakitela ibili ziren boletoak saltzera etorri zen ONCEko lagunari erreferentzia eginez. Aldiz, Am…onakoak saioa entzutera joan eta txotxean kopletan geratu zen hirukoa ziren.

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna izan zen Zalbide sagardotegikoa. Azken emaitzea 18 eta 6, Am…onakoen alde eta beraz, datorren maiatzaren 13an Bergarako finalerdietan kantatzeko txartela eskuratu zuten. Zorionak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!