Pernando Amezketarra sariketa

Pernando Amezketarra bertso sariketaren lehen edizioa, apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko martxoaren 29a

Harituz Bertsozale Taldeak lehen aldiz antolatu du sariketa hau. Eskualde izaerari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (bi kanporaketa eta finala).

Sariketaren bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osatutako lau taldek hartuko dute parte. Lehen sariketa honetarako, talde hauek gonbidatu ditugu:

  • Goierriko bertso eskola (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez)
  • Oñatiko bertso eskola (Maider Arregi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia)
  • Hernaniko bertso eskola (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi)
  • Erniarraizko bertso eskola (Eneritz Artetxe, Haritz Garmendia eta Aitor Salegi)

Kanporaketak

*Kanporaketa bakoitzaren aurretik helaraziko dugu kartela txartelen inguruko xehetasunekin.

Sariketaren helburuak

Harituzek antolatutako ekintza guztien eran, eskualdean bertsoaz gozatzeko aukera eskaini nahi luke sariketa honek. Hala ere, helburu gehiago hartzen ditu beregain:

  • Pernando Amezketarraren figura gogora ekartzea, Amezketan zein eskualde osoan indartuz.
  • Inguruko bertsolari gazteei plaza eskaintzea.
  • Bertso eskolak sustatzea (sariketan taldeka hartuko da parte, bertso eskolen inguruko banaketak eginez)
  • Beste lekuetako bertso eskolak eta bertsolariak Tolosaldean ezagutaraztea.
  • Neurri txikiei erabilera zabalagoa eskaintzea, plazan hain ohikoak ez diren doinuei ere tokia eskainiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!